Zer da Gertuan Fundazioa?

Zer da Gertuan Fundazioa?

Garapen desgaitasuna edo desgaitasun intelektuala dugun pertsonei,
lagundu ezin diguten familia dugunean,
bizitzan laguntzen digun erakundea da.

Tutoretza izaerako laguntzak eskaintzen dizkigu.

Irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Nori lagun diezaioke?

Gertuan Fundazioak, hurrengo baldintza hauek guztiak betetzen badituzu
lagun diezazuke:

  • Adimen edo garapen desgaitasuna baldin baduzu.
  • Lagun diezazukeen senitartekorik ez baduzu.
  • 16 urte baino gehiago baldin badituzu.
  • Gipuzkoan bizi bazara.
  • Tutoretza izaerako laguntzak behar badituzu. 

Zure bizitzako erabaki garrantzitsuak
hartzen laguntzen dizugu.

Nola laguntzen die desgaitasuna duten pertsonei?

Gertuan Fundazioak laguntza behar duzun
bizitzako arlo guztietan laguntzen digu:

  • Pertsona autonomoagoa izaten laguntzen dizu.
  • Erabakiak hartzen laguntzen dizu.
  • Zuk nahi duzun bizitza egiteko orientatzen zaitu.
  • Zure ongizate eta osasunaz arduratzen da.
  • Etxebizitza egokia bilatzen laguntzen dizu.
  • Lana bilatzen laguntzen dizu.
  • Gizarteko ekintza eta zerbitzuetan parte hartzen laguntzen dizu.
  • Zure eskubideak errespeta daitezen arduratzen da.
  • Zure obligazioak betetzen laguntzen dizu.
  • Ondasunak administratzen laguntzen dizu.
Nola laguntzen die familiei?

Familiek, Etorkizunerako Konpromisoa deitzen den
dokumentua sina dezakete
Gertuan Fundazioarekin.

Horrela, hildakoan,
edo senitartekoaren ardura hartu ezin dutenean,
familiartekoak behar dituen laguntzak
eskaini diezazkioke Gertuan Fundazioak.

Laguntza hauen inguruko behin betiko erabakia,
epaile batek hartuko du.