Bozeramaleen taldea, Gertuan Fundazioak duela urte batzuk hasi zuen
programa bat da.
Talde hau, laguntza ematen diegun
pertsonek osatzen dute.
Espazio hau baliatzen dute,
beren bizitzen hobekuntzarako,
kezkak eta iradokizunak transmititu eta adierazteko.
Azken urteetan, helburu berri bat du talde honek:
fundaziora sartzen diren
pertsona berriei, ongietorri-plana prestatzea.
Plan horrek, kide berrien egokitzapena
eta ongizatea errazteko jarduerak
eta baliabideak hartuko ditu.
Taldean sortzen diren
beharrizan eta kezkan lantzen dituzte
fundazioko kideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Programa honen bitartez,
laguntzak eskaintzen dizkiegun pertsonek
fundazioaren gobernu organoa den Patronatuari
beren kezka eta iradokizunak trasmititzeko
komunikazio-kanala ere bada.
40. urteurrena antolatzeko,
bozeramaleen taldeak,
funtsezko zeregina izan zuen antolaketan.
Ideia berritzaileak bultzatu,
eta modu aktiboan parte hartu zuen aurkezpenetan.

