2026, Boluntariotzaren Nazioarteko Urtea

Ostirala, Martxoa 13, 2026

«Gertuan Fundazioan», 2026 Boluntariotzaren Nazioarteko Urtea dela aprobetxatuz, gure erakundean parte hartzen duten boluntario guztien lana eskertu eta balioan jarri nahi dugu.

Boluntariotza oso garrantzitsua da laguntza ematen diegun pertsonentzat. Harreman horiei esker, harreman esanguratsuak sortzeaz gain komunitateko kultura-, aisialdi- eta kirol-jardueretan parte hartzeko aukera dute.

Gure fundazioan, laguntza bakoitza pertsonalizatua eta naturala da, pertsona bakoitzaren interes eta nahietara egokitua. Boluntarioen laguntzak harreman hurbilak sortzen eta pertsonen ongizatea hobetzen laguntzen du.

Boluntariotza egin nahi baduzu eta zure denbora beste pertsona batzuekin partekatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

943 05 10 95
gertuanfundazioa@gertuanfundazioa.eus