40.urteurreneko jardunaldia

Asteazkena, Martxoa 20, 2024

Pasa den astean «Gertuan Fundazioak» bete berri dituen 40. urteurrenaren ospakizunen testuinguruan, «Gaitasun juridikoa gauzatzeko fundazioek eskaintzen dituzten laguntzak» izeneko jardunaldia izan zen. Bertan, desgaitasuna duten pertsonei, beren gaitasun juridikoa gauzatzeko ematen diegun laguntza-ereduari buruz hausnartzeko parada izan genuen.

Bertan hartu zuten parte besteak beste EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako arduradun politiko eta teknikoek, Atzegi erakunde sortzaileak, oinartziko gizarte-zerbitzuek, Hurkoa Fundazioak; baita adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten eta «Gertuan Fundazioak» laguntzen dituzten pertsonak ere.

Lerro hauek bertaratutako eta hausnarketa prozesuan parte hartu zuten guztiak eskertzeko baliatu nahi ditugu baita ekitaldi hau antolatzeko ezinbestekoa izan den diru laguntzagatik, ONCE fundazioa ere. Bide batez, urte luze hauetan zehar ibilbide honetan bidelagun izan ditugunak eskertu nahi genituzke.

Hona jardunaldiko argazki batzuk: