Astelehena, Urria 19, 2026
Arantxa Triñanesek Gipuzkoako VII. Foro Juridikoan hartu zuen parte urriaren 14an. El Diario Vascok eta Eusko Jaurlaritzak antolatu zuten Donostiako Aquariumean, Humanizando la Justicia izenburupean.
Gertuan Fundazioak erabakiak hartzen laguntzen dio Arantxari, eta Atzegiren eskutik joan zen foroera. Epaitegietan bizi izandakoa kontatu zuen, eta testu errazagoak eskatu zituen: «Pertsonok lege-hizkuntza ez hain teknikoa behar dugu, ulertzeko».
Gertuan Fundazioan bat gatoz bere mezuarekin. Albiste osoa El Diario Vascon irakur dezakezu.


