Desgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideen urratzeak 2021ean

Astelehena, Martxoa 7, 2022

Dagoeneko argitaratu du Espainiako Babes Fundazioen elkartearen Eskubideen Behatokiak, 2021.ean zehar emandako eskubideen urratzeei buruzko urteroko txostena.

Hauen guztien artean nabarmenena, COVID19arekin zerikusia izan dutenena izan da. Txostenaren arabera, desgaitasun intelektuala duten pertsonek, diskriminazio eta berdintasun eza jasan behar izan dute. Gizartean parte hartzeko aukera murriztuak ikusi dituztela eta komunitatean parte hartzeko aukerak murriztuak izan direla jasotzen da txostenean. 

Besteak beste, banku eta administrazioarekin izandako harremanean gertatu dira eskubideen urraketa batzuk, eta osasun arreta kaskarra izan duenik ere bada.

Txostenean jaso denaren arabera, eskubideen urraketa sufritu dutenen erdia baino gehiago gizonezkoak izan dira eta urraketa hau sufritu dutenen %43a emakumezkoena. 

Hurrengo estekan dago ikusgarri txostena: 

https://www.gertuanfundazioa.eus/sites/default/files/2_informe_observatorio_derechos_aeft_2021_lf.pdf