Dionik Josebari harrera egin dio Arantzazu programaren bitartez

Ostirala, Urria 26, 2018

Dionik, gure fundazioak babesten duen pertsona batek, Joseba M-ri harrera egin zion duela egun batzuk, Arantzazu programaren barruan egiten ditugun ekimenen bitartez. Josebaren tutoretza duela aste batzuk hartu genuen.
Pasa den urriaren 11n, Dionik Josebari azaldu zion, lehen pertsonan, zein diren fundazioan dauden sailak eta nola laguntzen diogun bertatik. Guztia Arantzazu programaren barruan sartzen da, ATZEGI Babes Fundazioan dauden adimen desgaitasuna duten pertsonei formazioa eta laguntza emateko ekimena.  Honen bitartez, harrera eta laguntza talde bat bultzatzen da, eta esperientzia pertsonalaren bitartez, fundazioan sartzen diren pertsona berriei bertan hastea errazten zaie.