DV egunkariak antolatutako tutelari buruzko foro juridikoan hartu du parte Fundazioak

Ostirala, Iraila 30, 2022

Dagoeneko urtebete da, tutela gaietako legea aldatu zela eta horren harira, Diario Vasco egunkariak antolatu zuen foro juridikoan hartu zuen parte Gertuan Fundazioak laguntzen duen Josetxo Izagirrek. 

Josetxok, bere bizi esperientzia kontatu zuen Tabakaleran ospatu zen foroan bertan. Maider, bere erreferente tutelarrarekin batera, egunerokotasunean zertan laguntzen zaion, zer behar dituen eta oro har bere testigantza azaldu zuen.

Duela urtebete da 8/2021 legea indarrean sartu zenetik. Lege hau, desgaitasuna duten pertsonei ezartzen zaizkien neurri eta laguntza judizialen ingurukoa da eta lege honen arabera, inkapazitate judiziala deuseztatu egiten da ordenamendu juridikotik. Horrekin batera, errebisatzen ari dira tutela arloko sententzia guztiak, beharrezko laguntza judizialak  behar dituzten haiei soilik ezartzeko. 

Josetxoren sententzia ere errebisatu da dagoeneko. Horrela adierazi zuten Maider eta Josetxok: «Laguntza-plan bat egiteko eskatu ziguten, nola lagun genezakeen ikusteko. Dokumentua Bergarako epaitegian aurkeztu genuen eta auzitegiko medikuak ikusi eta elkarrizketatu zuen. Bideo-dei bat ere egin genuen epailearekin, nola zegoen ikusteko». Ea laguntza gehiago behar zuen galderari argi erantzun zion Josetxok: «Ez»

Foroak eman zuena eta Diario Vasco egunkariko albiste osoa irakurtzeko klikatu hemen:

ALBISTEA

Argazkia: DV Diario Vasco