«Eta zu, non zaude?» kanpaina aurkeztu du Plena Inclusionek

Osteguna, Uztaila 9, 2026

Kanpainaren helburua da desgaitasun intelektuala edo garapen-desgaitasuna duten pertsona gehiago parte hartzera eta erabakiak hartzera animatzea.

Datozen hilabeteetan bideoak zabalduko dituzte sare sozialen bidez. Bideo horietan pertsona askok beren esperientziak kontatuko dituzte: nola parte hartzen duten, nola ematen duten iritzia eta nola hartzen duten ardura gehiago beren erakundeetan eta gizartean.

Kanpaina «Pertsonen Boterea» proiektuaren barruan dago. Proiektu horrek pertsona guztiek beren iritzia emateko, erabakiak hartzeko eta lidergoa izateko aukera gehiago izatea sustatzen du.

«Plena Inclusiónek» gogorarazi du parte hartzea posible dela pertsonentzat benetako aukerak daudenean. Horregatik, erakunde, profesional, familia eta gizarte osoari dei egiten dio pertsona guztiek parte hartu ahal izateko bidea egiten jarraitzeko.

«Gertuan Fundazioan» ere hori da gure helburua: pertsonen ahotsa entzutea, haien erabakiak errespetatzea eta bizitzako erabaki garrantzitsuetan laguntzea.

Kainpainako bideoa: https://youtu.be/i9rGekQz7ws?si=ss8LCz0UnsOQ3GNJ