Atzo, Gertuan Fundazioak azken zortzi hilabeteetan garatutako ikerketa baten emaitzak aurkeztu zituen. Ikerketa hau, LKS enpresak egin du, fundazioak Gipuzkoan eta bere ingurunean sortzen duen balio soziala neurtu eta aztertzeko helburuarekin.
Ikerketan fundazioarekin lotura duten eragile askok parte hartu dute: laguntza jasotzen duten bozeramaile taldeko pertsonek, profesionalek, boluntarioek, patronatuko kideek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Fiskaltzak eta fundazioarekin harremana duten beste erakunde eta profesional batzuek, besteak beste.
Azterlanak aukera eman du Gertuan Fundazioaren jardunak pertsonen bizi-kalitatean, gizartean eta erakundeekin duen lankidetzan sortzen duen eragina ezagutzeko eta honenbestez, balioan jartzeko.
Aurkezpenaren ondoren, parte-hartzaile guztiek elkarrekin egoteko eta topaketa giro atsegin batean amaitzeko aukera izan zuten.




