«Gertuan Fundazioak» EHUren udako ikastaro batean hartu du parte

Astelehena, Abuztua 24, 2026

Pasa den astean, «Gertuan Fundazioak», «Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa, eskubideak eta laguntzak» udako ikastaroan parte hartu zuen.

EHUk antolatutako ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian izan zen eta, desgaitasun arloko Estatuko fiskala den David Mayorrek zuzendu zuen.

«Gertuan Fundazioak» mahai-inguru batean parte hartu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, «Atzegi» eta «Hurkoarekin» batera. Bertan, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei, inklusioari eta behar dituzten laguntzei buruz hitz egin zen.

Ikastaroan hainbat gai eta esperientzia partekatu ziren, eta datozen urteetarako erronka batzuk ere aipatu ziren. Besteak beste, bankuetan, osasun-arloan eta administrazio publikoan desgaitasunari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa handitzea eta erakunde eta administrazioen arteko koordinazioa indartzea.

«Gertuan Fundaziotik» lanean dihardugu desgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideak defendatzeko eta gizartean parte-hartze eta inklusio handiagoa sustatzeko.