Hirugarren sektorearen nazioarteko eguneko manifestua

Asteartea, Iraila 30, 2025

Datorren urriaren 9an ospatuko den hirugarren sektorearen nazioarteko egunaren harira, hirugarren sektoreko plataformak, manifestu bat argitaratu du.

Krisi egoerak, geroz eta ohikoagoak bihurtzen ari dira. Horren adibide dira, krisi klimatiko, ekonomiko, sozial, politiko eta osasun krisiak.

Larrialdiek gehiago eragiten diete jada pobrezian, diskriminazioan edo bakardadean bizi diren pertsonei. Krisi bakoitzean, agerian geratzen dira osasuna, etxebizitza, informazioa eta lege-laguntza eskuratzeko dauden desberdintasunak. Larrialdiei giza eskubideetan oinarritutako ikuspegiarekin erantzutea eskatzen da, pobrezia, etxebizitza, osasun mentala, desgaitasuna eta genero indarkeria kontuan hartuz. Horretarako, zerbitzu publiko indartsuak eta baliabide nahikoak eskatu dizkie hirugarren sektorearen plataformak, administrazioari.

Manifestua irakurtzeko, klikatu hemen: Manifiesto - Plataforma del Tercer Sector