Justiziarako sarbide eskubide eta Kode Zibilaren erreformari buruzko hitzaldi formatiboa

Osteguna, Maiatza 23, 2019

Datorren ekainaren 11n, Atzegi Babes Fundazioak, Espainiako Babes Fundazioen elkartearekin (AEFT) batera, formazio hitzaldia antolatu du. Hitzaldian, garapen desgaitasuna eta intelektuala duten pertsonek justiziarako duten sarbide eskubideez eta Kode Zibilak gaitasun juridikoaren inguruan izan dituen azken erreformez hitz egingo da.  Hizlariak, Alana Cavalcante, Espainiako Babes Fundazioko aholkularia eta Jordá Vives adituak izango dira.

Hitzaldia, garapen edo desgaitasun intelektuala duten pertsonekin lana egiten duten profesional guztientzat irekia izango da, baita Babes Fundazioko patrono eta laguntza jasotzen duten pertsonentzat ere.

2019ko ekainaren 11n izango da dohainik hitzaldia Donostian, 10:30etik 12:30era, Villa Mari etxean (Nafarroa etorbidea 34). Parte hartzeko edo etortzeko asmoa baduzue, mesedez, jakinarazi maiatzaren 31ª baino lehen fundaciontutelar@atzegi.eus era mezu elektroniko bat bidalita.