«Nire botoak balio du» ekitaldia ospatu da

Astelehena, Maiatza 8, 2023

Pasa den ostiralean, Fevas Plena Inclusión osatzen dugun elkarteekin batera, Atzegik, Gautenak, Aspacek, Fundación Goyenechek eta Uliazpik, «Nire botoak balio du» kanpainako ekitaldia antolatu genuen, datozen hauteskundeetarako Aldundi eta batzar nagusietarako hautagaiekin. Fundazioko kide diren Mikel Echeverria eta Arantxa Triñanesek aurkeztu zuten ekitaldian, Xiomara Leon fundazioko kideak ere hartu zuen hitza hautagaiei galdera egiteko. Hurrengo hautagaiek hartu zuten parte:

  • EAJtik, Eider Mendoza
  • EH Bildutik, Estitxu Elduaien
  • PSE-EEtik, Jose Ignacio Asensio
  • Elkarrekin Podemosetik, Miren Echeveste
  • PPtik, Mikel Lezama

Ekitaldiaren amaieran, fundazioko kiden eta marrazkilaria den Iñaki Echano artistak, marrazki bana oparitu zieten hautagaiei. Hona argazki batzuk: 

Aurkezleak hautagaiak agurtzen

Iñaki Echanoren margolanarekin Aldundirako hautagaiak

Xiomara León fundazioko kidea galdera egiten hautagaiei