Osakidetzak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lehen lan-eskaintza deitu du

Osteguna, Azaroa 26, 2026

Osakidetzak lehen aldiz deitu du lan-eskaintza publiko bat desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat. 30 lanpostu daude Euskadin, eta izena emateko epea abenduaren 21ean amaituko da, 14:00etan.

Zeladore laguntzaile, zerbitzu laguntzaileetako langile eta erizaintzako zaintza osagarrietako teknikari lanpostuak dira. Gehienak Donostia, Gurutzeta, Basurto eta Arabako ospitaleetan izango dira. Atzegi azterketa prestatzeko ikastaroak antolatzen saiatuko da.

Gertuan Fundazioan pozik gaude albiste honekin: lana ere bizi proiektuaren parte da. Informazio guztia Osakidetzaren webgunean aurki dezakezu.

Atzegiren kartela, Osakidetzak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat deitutako lehen lan-eskaintza publikoari buruz