Sebas Osinaldek, merezitako omenaldia jaso du

Ostirala, Iraila 13, 2019

Pasa den astean, Atzegi Babes Fundazioko Sebastian Osinalde ‘Sebas’ek, Berazubi, Tolosako futbol zelaian omenaldi xume eta hunkigarria jaso zuen, bertako emakumezkoen futbol taldearen aurkezpenarekin eta ospatutako lehiaketa triangularrarekin batera.

Emakumezko taldearekiko duen inplikazio, konpromiso eta zaletasuna goraipatu nahi izan zuten Tolosa CF elkartekoek. Zorionak Sebas!

Argazkia: Tolosaldeko ataria