Sexualitate aniztasunaren jardunaldietan hartu du parte Atzegi Babes Fundazioak

Asteazkena, Apirila 17, 2019

Apirilaren 5 eta 6ko asteburuan, Atzegi Babes Fundazioko erreferente teknikoetako batek, Kanariar irletan ospatu den adimen eta garapen ezgaitasuna duten pertsonen Kongresu Nazionalean hartu zuen parte. Bertan, kolektiboak berak, sexualitatea modu aske, autonomo eta osasungarrian adierazteko duen zailtasunez hausnartzeaz gain, egunerokoko esperientzia berriak elkarbanatu ziren.

Genero ikuspegi berriak ikusgarri egiteak kolektiboarentzat duen garrantziaz hitz egin zen kongresuan, orientazioak adierazteko modu egokiagoak ikusiz eta ikasiz.