Sheila Cuetok, Pilota egokituko II. Master Cup Txapelketako final handia jokatuko du

Asteartea, Apirila 2, 2019

Fundazioko kide den Sheila Cuetok, Pilota egokituko Txapelketako final handirako txartela lortu zuen duela bi aste Azkoitiak jokatutako txapelketan Iraitz Huegunekin batera. Horrela, Sheilak,  Eneko Sagarmendi eta Leire Esnalek osatzen duten bikotearen aurka jokatuko dute igandean.

Finala, igandean, apirilaren 7an Beasainen jokatuko da. Partida ETB1en ikusteko aukera izango da 12:00tatik aurrera.