Tren zerbitzuen tarifa hobeak, ezgaitasuna duten pertsonentzat

Asteartea, Martxoa 12, 2019

Tren zerbitzuen tarifa berrien eta urrezko txartelaren onuradun izango dira apirilaren 1etik aurrera ezgaitasuna duten pertsonak. Renferi dagokion Aldiri eta Distantzia Erdiko zerbitzuetan izango du eragina Gobernuak onartu berri duen neurri honek.

 %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonak eta titular hauekin batera bidaiatzen duten laguntzaileak izango dira onuradunak besteak beste.