Pasa den ostegun eta ostiralean «Desgaitasuna duten pertsonen oinarrizko eskubideak: ikuspegi pertsonala eta ondarezkoa» jardunaldia egin zen Eusko Legebiltzarrean, «Fundación Aequitas» fundazioak eta Eusko Legebiltzarrak antolatuta. Topaketan «Gertuan Fundazioak» hartu zuen parte.
Jardunaldian hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu zuten, hala nola Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak, Justiziako eta Fiskaltzako ordezkariek eta desgaitasunen bat duten pertsonen elkarteek. Topaketan, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak bermatzearen eta gaitasun juridikoa gauzatzeko beharrezkoak diren laguntzak hobetzearen garrantziaz aritu ziren.
Justiziarako irisgarritasunarekin, jasotzen dituzten laguntza eta eskubide pertsonalen eta ondare-eskubideen babesarekin lotutako gaiak jorratu ziren. Erabakiak hartzerakoan elkarteek eta desgaitasuna duten pertsonek berek duten funtsezko zeregina nabarmendu zen.




