Astelehena, Martxoa 23, 2026
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartela (TIS) jarri dute martxan, adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonentzat. Helburua da osasun sisteman irisgarritasuna hobetzea eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea.
Txartel honi esker, besteak beste, itxaron denbora murriztu, kontsultaren denbora egokitu eta senide edo zaintzaileen laguntza erraztu ahal izango da osasun arretan.
Eskaera borondatezkoa da, eta Osakidetzako osasun zentroan egin daiteke, familiako medikuaren bidez. Onartzen denean, pertsonak txartela etxean jasoko du.


